Frantziako Tourra

Azkenean, Astana-Wurth taldea aurkezpen ekitaldian izango da gaur

Tourrak onartu egin du Astana-Wurth taldea gaurko aurkezpen ekitaldian egotea. Hala ere, horrek ez du esan nahi Astana-Wurthek lasterketan parte hartuko duenik. Izan ere, TAS Kirol Arbitratze Auzitegiaren babesa eskatu zuen atzo Tourrak. Ahalik eta babes handiena lortu eta UCI behartzeko. Nazioarteko Txirrindulari Elkargoak bakarrik erabaki dezake talde bat Pro-Tour Ligako proba batetik kanpo utzi ala ez.

2006ko ekainaren 29a
17:09
Entzun
Ohar baten bidez Tourreko antolakuntzak jakinarazi duenez, Astana-Wurth taldeak irteera aurreko formalitate guztietan parte hartu ahal izango du lasterketan parte hartuko duten ala ez oraindik erabaki dagoen arren.

Aurkezpen ekitaldia Estrasburgon izango da eta bertan bildu da Marino Lejarretak zuzentzen duen taldea. TASen erabakia baikorra izatea espero dute. Joseba Beloki, Carlos Barredo, Alberto Contador, Isidro Nozal, Luis Leon Sanchez, Allan Davis eta Sergio Paulinho Astana-Wurtheko txirrindulariak, beraz, Estrasburgon izango dira gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.