Kantonamenduen berrantolaketa

Azkenean ez da izanen Biarno eta Euskal Herriaren arteko kantonamendurik

Kantonamenduen mapa berria urtarrilaren 9an aurkeztuko die Pierre-Andre Durand prefetak kontseilari nagusiei.

Jenofa Berhokoirigoin.
2013ko abenduaren 27a
17:29
Entzun

Biarno eta Euskal Herriaren arteko kantonamendurik ez da agertzen kantonamenduen mapa berrian. Nafarroa Behereko Amikuze eta Iholdi-Oztibarre, Biarnoko Nabarrengose eta Salbaterra Biarnori loturik kausitzen baldin baziren lehen proposamenean, azkenean ez lirateke horrelakorik gertatu behar. La République des Pyrénnées kazetak eskuratu du mapa berria.

Azkenean, Ipar Euskal Herriaren muga historikoak errespetatuko dira, eta anitzen poza eragin du berri horrek. "Kantonamenduen berrosaketa proposamenak erakusten du herri mobilizazioaz gauzak alda daitezkeela. Segi dezagun bide beretik", adierazi du, adibidez, EH Bai koalizioko Peio Etxeberri-Aintzartek Twitterren. Barthelemy Agerre Amikuzeko kontselaria ere pozik agertu da.

Kantonamenduen mapa berria urtarrilaren 9an aurkeztuko die kontseilari nagusiei Pierre-Andre Durand prefetak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.