Eguraldia

Azkeneko 60 urteetako negurik euritsuena

Gasteizen metroko 540 litro jaso dituzte, Bilbon 637 eta Donostian 680.

urtzi urkizu
2013ko martxoaren 21a
16:17
Entzun

AEMET Meteorologia Agentziak eman dituen datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azkeneko 60 urteetako negurik euritsuena izan da aurtengoa. Donostian urtea hasi denetik 680 litro jaso dituzte metro karratuko; 1931. urtetik ez zuen hainbeste euri egin Gipuzkoako hiriburuan. Bilbon 637 litro jaso dituzte metro karratuko; azkeneko hamarkadetan euri gehien egin duen negua izan da. Eta Gasteizen 540 litro; Arabako hiriburuan 1954. urtetik ez zuen hainbeste euri egin negu batean.

Nafarroan ere aurreko urteetan baino euri gehiago egin du negu honetan. Azkeneko urteetako otsail euritsuena izan da aurtengoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.