Azkenaldian haren osasuna makaldu egin bazen ere, Txillardegi orain gutxira arte kalera irteten zen, eta etxean idazten jarraitu zuen. Martxelo Otamendi BERRIA egunkariko zuzendariari joan den irailean gutun bidez jakinarazi zionez, Telesforo Monzoni buruzko liburu bat prestatzen ari zen.
Gutun horiek eskuz idatzi zituen Txillardegik, eta Monzonen bizitzako hainbat datu jaso zituen, baita Monzonen senitartekoenak ere.