Azkoitiak etzi aztertuko du UEMAn sartu ala ez

Larunbatean urte amaierako batzarra egingo du UEMAk Orion, eta orduan onetsiko dituzte herriek bertan sartzeko egindako azken eskaerak.

UEMA
UEMAko kideak azken batzarraren ostean, Ataunen, irailean. MAIALEN ANDRES / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2023ko abenduaren 12a
14:47
Entzun

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari 107. udala batu dakioke etzi: Azkoitia (Gipuzkoa). UEMAk berak ohar bidez jakinarazi duenez, etziko osoko bilkuran aztertuko dute puntu hori, eta, onartuz gero, UEMAko parte izateko bidea hasiko luke. Orion (Gipuzkoa) egingo dute bilkura, 10:00etan hasita.

Hain zuzen ere, larunbatean egingo du UEMAk urte amaierako batzar nagusia, eta bertan onetsiko dituzte mankomunitatera sartzeko udalek egindako azken eskaerak. Irailaz geroztik Berrobi, Hondarribia, Lezo (Gipuzkoa), Mendexa eta Zeanuriko (Bizkaia) udalek erabaki dute UEMAko kide izatea. Etzi Azkoitiak ere onartuz gero, 107 herri izango dira UEMAko parte. Denen artean 342.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.