Azkoitiko hilotza ekainetik falta den Erandioko gizon batena dela baieztatu du Herrizaingo Sailak

2009ko abuztuaren 8a
17:10
Entzun
Erandioko gizon batena da atzo Azkoitiko Madariaga auzoko (Gipuzkoa) Bide Gorri leizean topatu zuten hilotza. Ekainaren 12an desagertu zen 60 urteko gizona, eta ehun metro inguruko sakoneratik atera duten gorpuaren inguruan bere diru zorroa topatu dute, ikerketako iturriek jakinarazi dutenez.

Hildakoak drogaren munduarekin zerikusia zuten aurrekari polizialak zituen eta Ertzaintza kontu garbiketa bat ote den ikertzen ari da.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, joan den ostegunean 16:00ak aldera abisu bat jaso zuten, espeleologo batzuek hilotz bat aurkitu zutela esanez. Ertzaintzako mendi erreskateetarako talde bat bertaratu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.