gizartea

Azkuna onik atera da ebakuntzatik

Basurtuko ospitalean igaroko du gaua Iñaki Azkuna Bilboko alkateak. «Aurreko ekintza terapeutikoen ondorioak zuzentzeko» operatu dute.

2013ko maiatzaren 6a
21:13
Entzun

Basurtuko ospitaleko digestio kirurgiako taldeak ebakuntza egin dio Azkunari, eta ondo atera da, udalak jakinarazi duenez. Egun batzuk egon da etxean, eta «aurreko ekintza terapeutikoen ondorioak zuzentzeko» operatu behar izan dute. Gaua ospitaleko zaintza berezietan egingo du.

2003an prostatako minbizia diagnostikatu zioten. Orduan operatu zuten lehen aldiz, eta 2008an bigarrenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.