Iñaki Azkuna Bilboko alkatea erietxean larunbataz geroztik egon da, infekzio baten ondorioz. Irailean zen itzultzekoa lanera Bilboko Udalera, baina oraindik ez dute zehaztu noiz itzuliko den.
Maiatzean egin zioten ebakuntza Azkunari, eta ekainean agertu zen jendaurrean. Uztailean, ordea, okerrera egin, eta beste ebakuntza bat egin zioten.