Memoria historikoa

Azkunaren aurkako salaketa jarri dute, sinbolo frankistak ez kentzeagatik

Lau Haizetara Gogoan elkarteak abiatu du auzia.

Maite Asensio Lozano.
2013ko otsailaren 1a
15:16
Entzun

Bilboko alkate Iñaki Azkunaren kontrako salaketa jarri du Lau Haizetara Gogoan taldeak, Memoria Historikoaren Espainiako legea urratzea leporatuta. Bilbon dauden zenbait sinbolo frankista ken ditzan eskatzeko, alkatearekin biltzen saiatu ziren elkarteko ordezkariak 2011 eta 2012 urteetan, baina euren eskariek ez zuten erantzunik jaso. Hartara, epaitegietara jotzea ebatzi dute, eta gaur goizean erregistratu dute administrazioarekiko auzibidea.

Moiua Plazako Ogasun Ministerioaren egoitzan dagoen arranoa da sinbolorik ezagunenetakoa; Azkuna behin baino gehiagotan mintzatu da bertan uztearen alde, "kultur ondarea" delakoan. Horretaz gain, Rafael Sanchez Mazas Falangearen sortzaileetako bati eskainitako pasealekuari izena aldatzeko ere eskatu du elkarteak, baita hainbat eraikinetatik Etxebizitza Ministerio frankistaren plakak kentzeko ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.