Kukutza Gaztetxea

Azkunaren eta Aresen dimisioa eskatu du Bilboko Errekaldeberriz auzo elkarteak

Asteburuan izan diren indarkeria adierazpenak eta Errekalde auzoan izan den "larrialdi egoera" gaitzetsi ditu. Eusko Legebiltzarrera eta Amnesty Internationalera joko dute.

2011ko irailaren 27a
16:08
Entzun

Bilboko Errekaldeberriz auzo elkarteak Kukutza gaztetxearen huste eta eraistean izan duten parte hartzeagatik Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Barne sailburuaren dimisioa eskatu du gaur. Azkunaren dimisio eskaera, gainera, udal gobernu osoari zabaldu dio.

Elkarteak esan du Bilboko Udalak uneoro izan zuela "arazoa politikoki bere onera ekartzeko aukera", baina uko egin ziola horri.

"Irailaren 23a ez zen lotsaren eguna bakarrik izan. Salbuespeneko egoera baten gauzatzea izan zen", Errekaldeberriz auzo elkarteak txosten batean dioenez Kukutzaren eraisteari buruz. Auzotarren "eskubideak urratu" zituzten horrela, elkartearen arabera. "Ertzaintzaren jarrera erasokorra" salatu du, "modu baketsuan manifestazioa egiten ari zirenen kontra oldartu zelako, diskriminaziorik gabe".

Halaber, azkeneko egunetan izandako "indarkeriazko ekintzak garbi eta gogor gaitzetsi" ditu Errekaldeberrizek —edukiontziak erretzea, objektuak botatzea, zinegotzien aurkako "mehatxuak", batzokien kontrako "erasoak"...—.

Herritarrei "inteligentziaz" jokatzeko eskatu die, eta "jarrera positiboa, sortzailea eta eraikitzailea" edukitzeko, "mundu osoak ikus dezan indarkeria bakarra espekulatzaileena, herriari entzuten ez dion alkatearena eta kulturarekiko dugun eskubiea bukatzeko Polizia bidaltzen duen Jaurlaritzarena".

Hori guztia aintzat hartuta, Eusko Legebiltzarrean batzorde parlamentario bat osatzeko eskaera egin du, eta Amnesty Internationalera jotzeko asmoa ere agertu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.