politika

Aznar: "Ez dezagun ETArekin berriro denborarik galdu"

Espainiako presidente ohiak aitortu du bere garaian erakunde armatuarekin harremanak izan zituztela, "baina ez negoziazio politikoa egiteko".

2010eko urtarrilaren 22a
12:30
Entzun
Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohiak aitortu du bere agintaldian (1996-2004) ETArekin harremanak izan zituztela, "baina ez negoziazio politikoa egiteko". Borroka "antiterroristan", haren ustez, "egin behar dena egin behar da". "Ez dezagun [ETArekin] berriro denborarik galdu", esan du gaur PPko ohorezko presidenteak, TVEn.

Espainiako gobernuburu izan zen garaian berekin "ez GALik eta ez Faisanik" ez zela izan azpimarratu du; "ez genuen antolatu gerra zikinik, eta salakeriarik ere ez zen izan, ETAkoen atxiloketak saihesteko".

Espainiako Estatuan autonomiez gaur dagoen eztabaida "ideia ona" ez dela dio, eta Espainia "zirpiltzen" ari dela uste du. "Marra arriskutsua gainditu dugu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.