«Aznar Israelgo funtzionarioak baino estremistagoa da»
Stratfor segurtasun enpresako zuzendari baten mezu elektronikoak plazaratu ditu WikiLeaks-ek
Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiaren ideologia oso muturrekoa da, AEBetako Stratforsegurtasun enpresako zuzendarietako baten arabera: «Israelgo funtzionarioak baino estremistagoa da». Reva Bhallaren arabera, Aznarrekgogor kritikatu zituen Frantzia edo Alemania «terroristekin»negoziatzen zutelakoan. Bestalde, ETAren su etenak «denbora irabazteko neurriak soilik» zirela uste zuen Aznarrek, Bhallaren arabera. WikiLeaks web orriak plazaratu ditu Itzaleko CIA eredeitzen zaion segurtasun enpresaren milaka mezu elektroniko. Tartean, Bhallarenak. Horietan, bere agenteei Aznarren pentsaerari buruz mintzatu zitzaien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu