M-11

Aznarrek "berean jarraitzen duela" da kontua Azkarateren ustez, eta ez Ibarretxeren hitzak kontuan hartu zituen edo ez

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkarateren iritzian, Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak atzo M-11ko Batzordean egin zuen agerraldiaren baloraziorik onena "biktimek eta beraien familiek egin zuten, kalean elkarretaratzea eginda". Gainera, bere ustez, kontua ez da Aznarrek Jaurlaritzako Lehendakari Juan Jose Ibarretxeren hitzak kontuan hartu zituen edo ez, bere ustez, kontua zera da: Aznarrek "berean jarraitzen duela". Bestalde, Aznarrek gezurra esan zuela, eta biktimei, zein, oro har, gizarteari laguntzeko aukera galdu zuela uste du Nafarroa Baiko bozeramaile Uxue Barkosek.

2004ko azaroaren 30a
16:02
Entzun
Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkarateren iritzian, Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak atzo M-11ko Batzordean egin zuen agerraldiaren baloraziorik onena "biktimek eta beraien familiek egin zuten, kalean elkarretaratzea eginda".

"Azken urteetako historiaren orrialde beltz bat berriz ere bizi genuen atzo", esan du Azkaratek. "Gizarteak dudarik baldin bazuen, naiz eta 14an nahiko argi eman zuen iritzia, uste dut, atzo, beren iritzia berretsiko zuten".

Atentatuen egilea ETA zela, Gobernuak baino lehenago, besteak beste Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko idazkari nagusiak, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Josep Lluis Carod Rovira ERCko idazkari nagusiak esan zutela esa nzuen behin eta berriz, atzo Aznarrek. Ibarretxek, 09:35ean, "Acebesek baino sei ordu lehenago", agerraldi instituzionala egin zuela zehaztu zuen. Azkaratek esan duenez, orain, kontua ez da Aznar Ibarretxeren esanak kontutan hartuta egin zituen ETA izan zenaren adierazpenak edo ez. "Kontua da, [Aznarrek] berean jarraitzen duela".

Aznarrek gezurra esan zuela, eta biktimei, zein, oro har, gizarteari laguntzeko aukera galdu zuela uste du Barkosek

Uxue Barkos Nafarroa Bai koalizioko Espainiako Kongresuko diputatuak argi dauka Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak gezurretan jardun zuela atzo M-11ko Batzordean egin zuen agerraldian. Barkosen iduriko, arduragabe aritu zen Aznar, eta, bereziki, biktimei laguntzeko "urrezko aukera" galdu zuen. Radio Euskadin egin ditu adierazpen horiek.

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak batzorde horretan bertan esan zituen hitzei heldu die Barkosek baieztapen hori egiteko. "Garzonek esan zuenez, ETAko 15 kide horrelako atentatu bat antolatzen Madrilen balira ordu gutxiren buruan atzemango zituzten. Garzonen hitzak dira. Beraz, Aznarrek urrezko aukera galdu zuen biktimei, haien senideei, eta, oro har, gizarteari behar bezalako erantzuna ematen laguntzeko", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.