Raxoi Euskal Herrian

"Aznarren bide beretik, indarkeriaren kontrako politika eta egonkortasuna" izango dituela ardatz nabarmendu du Raxoik Gasteizen

Mariano Raxoi PPko idazkari nagusi berri eta Espainiako Gobernuko presidentziarako hautagaiak, Euskal Herrian abiatu nahi izan du bere karrera politikoko txanpa berria. Hain zuzen ere, Gasteizko hotel batean PPko militanteekin bildu da, eta bere politikaren ardatzak azaldu dizkie: indarkeriaren kontrako borroka eta egonkortasun politikoa. "Aznarren bide beretik", azpimarratu du Raxoik. Estatutua eta Konstituzioa aldatzeko inolako premiarik ez dagoela nabarmendu du.

2003ko irailaren 5a
13:18
Entzun
Jose Maria Aznarren ondorengontza bere gain hartu ostean, Euskal Herrira egin du lehendabiziko bista Mariano Raxoi PPko idazkari nagusi berri eta Espainiako Gobernuko presidentziarako hautagaiak. Hain justu, Euskal herrian demokrazia defenditzea "inon baino zailagoa" delako hartu duela erabaki hori agertu du.

PPko militanteekin bildu da gaur goizean, Gasteizko hotel batean, eta etorkizunerako dituen asmoen berri eman die. Funtsean, Aznarren bide beretik segituko duela esan du, eta bere asmo politikoen ardatzak "indarkeriaren kontrako borroka eta egonkortasun politikoa",direla azpimarratu du.

Halaber, Estatututa eta Konstituzioa aldatzeko inolako premiarik ez dagoela defenditu duPPko idazkari nagusi berriak. "Ez dago premia objetiborik; ezin gara batasunaren beharra azpimarratzen duten historiaren eta etorkizunaren kontra ibili", adierazi du.

Jaime Mayor Oreja, Aznarren ondorengotza lortzeko bidean leihakide izan duena, gogoan izan du Raxoik Gasteizko agerraldian. Zehazki, Mayor Orejak euskal politikagintzan jarraitzeko erabakia hartu izana txalotu du.

Gasteiztik Iruñerea joango da RaxoikUPNko buruzagiekin biltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.