Ezbeharra

Azpeitiko 24 urteko gazte bat hil da Frantzian, eskiatzen ari zela

Legazpin (Gipuzkoa) 18 urteko emakume bat harrapatu du trenak. 

La Mongie eski estazioa, Frantzian. BERRIA
2017ko abenduaren 31
13:13
Entzun

Eskiatzera joana zen gaztea lagunekin batera Frantziako La Mongie eski estaziora, Pirinioetan. Ordea, lagunek abisua eman zuten atzo arratsaldean, 24 urteko gazte azpeitiarra desagertua zela. Larrialdi zerbitzuak berehala hasi ziren bilaketa lanetan. Gorpua gaur goizean aurkitu dute.

Frantziakoa ez zen izan atzoko ezbehar bakarra. Larunbat iluntzeko 20:30ak aldera, trenbidea gurutzatzen ari zen 18 urteko gaztea harrapatu zuen trenak. Istripua Legazpiko tren geltokian gertatu zen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.