gizartea

Azpeitiko alkateak Amaia Azkueren hilketari buruzko zurrumurruak moztu nahi ditu

Egileari buruzko aipamenek "mesede txikia eta kalte handia" egiten dutela dio Julian Eizmendik. Azkue hilaren 16an hil zuten, eta gorpua Azpeitiko urtegian aurkitu zuten. Zarautzen ikusi zuten azkeneko aldiz bizirik.

2011ko martxoaren 24a
16:07
Entzun

Amaia Azkue (Orio, 39 urte) hil zuenari buruz "herrian zurrumurruak zabaltzen" ari direla-eta, Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak adierazi du, gutun publiko baten bidez, egoera horrek "mesede txikia" egiten duela: "Eta kalte handia egin diezaieke pertsona batzuei".

Azkue hilaren 16an azaldu zen hilda, Ibaieder Nuarbe auzoko urtegian (Azpeitia), "buruan eta aurpegian kolpe gogorrak" zituela, Ertzaintzak zioenez, eta Azpeitian hiltzailea holako edo halako izan dela zabaldu da azkeneko egunetan. Zurrumurru horiek moztu nahi ditu alkateak.

Emakumezkoa Getarian bizi zen, baina Zarautzen egiten zuen bizimodua, eta herri horretan ikusi zuten azkeneko aldiz bizirik, hilaren 16ko 12:30ean. 17:15 aldera topatu zuten haren gorpua Azpeitiko urtegian, Zarauztik ia 30 kilometrora. Azkueren autoa, berriz, handik bi egunera aurkitu zuten, Azpeitian bertan, Loiolan.

"Ertzaintza buru-belarri ari da lanean", dio Azpeitiko alkateak eskutitzean. "Oraingoz, atxiloketarik ez dago, eta zerbait zehatza eta segurua dutenean, adieraziko dute. Beraz, pazientzia eskatzen da, eta zuhurtasunez jokatzea horrelako gai delikatuen inguruan".

Rodolfo Aresen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak aste honen hasieran zioen hilketaren arrazoia lapurreta izan daitekeela, ez genero indarkeria. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.