Gaur Azpeitiko EAJk eta EAk batzarra egin dute Iñaki Errazkin Azpeitiko alkatearen aurkako zentsura mozioaren akordioa egiteko. HITZAk jakin duenez, urtarrilaren 5ean sinatuko dute zentsura mozioaren akordioa Azpeitiko udaletxean, 10:00etan. EAJko zortzi hautetsiek eta EAko bakar batek sinatuko dute. Beraz, EAko bi zinegotzietatik bakarrak sinatuko du. EAJk urtarrilaren 17an, 12:00etan egingo den udalbatzarrean hartuko du Azpeitiko alkatetza.
Informazio gehiago Uztarrian.
Politika
Azpeitiko alkatearen aurkako zentsura mozioa urtarrilaren 5ean sinatuko dute EAJk eta EAk
Mozioa, berriz, urtarrilaren 17an aurkeztuko dute, eta orduan hartuko du EAJko hautagai Julian Eizmendik alkatateza EAE-ANVko Iñaki Errazkinen ordez. ETAk Inaxio Uria enpresaburu azpeitiarra hil izanak eragin du zentsura mozioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu