Azpeitiko Udalak «zuhurtzia eta errespetua» izateko eskatu die herritarrei

2011ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Azpeitiko Udalak babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan dizkie Amaia Azkueren familiari eta baita Zarauzko herritarrei ere. Azpeitiko herria gertatutakoa «ulertu ezinda eta hunkiturik» dagoela adierazi du, eta udalak ere sentipen horrekin bat egiten duela. Herritarrei «zuhurtzia eta errespetua» izateko eskatu die: «Hedabideetako zurrumurru eta bestelakoek ez dute mesederik egiten; horren ordez, kalte ugari eragin dezakete».

Iragan martxoko gertakariak «oso larritzat» jo dituzte, eta gertatutakoa ahalik eta azkarren argitu dadila espero dute. Halaber, Eneko Etxeberria alkateak berak Azkueren senideekin zuzenean hitz egin duela jakinarazi du udalak, elkartasuna adierazteko. Zarauzko Udalarekin ere harremanetan jarri direla nabarmendu dute, eta kasuaren inguruan elkarlanean arituko direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.