«Azpiegitura estrategikoen alde egingo ditugu»
Goizean eginiko bi ekitalditan Arantxa TapiaEAJren Gipuzkoako zerrendaburuak adierazi zuen Gipuzkoako «azpiegitura estrategikoen» defentsa eramango duela Madrilera. Irunen, AHTa izan zuen mintzagaia, eta Pasaian portuaren «birsorkuntza». Biak ala biak krisialdi ekonomikotik ateratzeko eta enplegua sortzeko «ezinbesteko» proiektuak direla adierazi zuen.AHTaren inguruan salatu zuen Espainiako Gobernuaren asmoa zela «iberiar penintsularen eta Europaren arteko lotura soilik Mediterraniotik» egitea. EAJk Madrilen eginiko lanari esker hori ez dela horrela izango esan zuen. Pasaiako portuari buruz, badiaren «birsorkuntzaren» beharra nabarmendu zuen, kanpoko kaiari buruzko aipamenik egin gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu