Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuko zuzendari Pablo Aldazek jakinarazi duenez, legionela zuten lau hozte dorre itxita zeuden Caja Navarrako egoitzako bi hozte dorreak bezalaxe. Hasiera batean, Caja Navarrako hozte dorreetan egindako frogek emaitza positiboak eman bazituen ere, behin betiko emaitzek ezekoa eman dute. Hori dela-eta, dagoeneko eman diete hozte dorreak zabaltzeko baimena.
Aldazek azpimarratu duenez, garrantzitsuena da legionelarekin kutsatzen ari diren iruindarren kopuruak etengabe behera egitea eta kaltetuen egoerak hobera egitea. "Hozte dorre egokiak itxi izan ez bagenitu kaltetuen kopuruak ez luke behera egingo eta sei kasu berri izan beharrean 60 izango genituke", azpimarratu du.
53 gaixok erietxean jarraitzen dute
Une honetan, legionelak jotako 53 lagun daude Iruñeko hainbat erietxetan ospitaleratuta. Zainketa Intentsiboetako Unitatean daudenak sei dira. Guztien bilakaera "nahiko ona" dela azaldu du Aldazek, bi kasutan izan ezik; horien diagnostikoa "erreserbatu" da.
Osasuna
Aztertu dituzten Iruñeko 30 hozte dorreetatik lautan atzeman dute legionela
Teknikariek ikuskatu dituzten 30 hozte dorreen inguruko azterketen emaitzek baieztatu dutenez, lau hozte dorrek zuten legionela. Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak jakinarazi duenez, hozte dorre horiek, Nafarroako Ekonomia eta Ogasun sailekoa, Telefonica-ko eraikinekoa eta Cortefiel-eko emakumezkoen zein gizonezkoen dendetakoa dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu