Ekonomia

Azti: "Arrantza bertan behera utzi behar da antxoa mantendu ahal izateko"

Antxoaren arrantza berehala bertan behera uzteko eskatu du gaur Gonzalo Saenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburuak. Izan ere,antxoaren kopurua bere biziraupena ziurtatzeko mugatik behera dagoelako. Horixe dio, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak eskatuta Azti erakundeak egindako ikerketak. Lorenzo Motos Aztiko teknikariak azaldu du zein den egoera: "Arrantza bertan behera utzi behar da antxoa mantendu ahal izateko".

2006ko maiatzaren 26a
16:14
Entzun
Antxoaren biomasa 20.300 tonakoa da bakarrik. Kontutan izan behar da, iazko debekuaren ostean aurtengo kanpaina baimentzeko Europako Batasunak biomasa 28.000 tonatik gora izatea zehaztu zuela. Beraz, antxoaren arrantza berehala eten behar da biziraupena bermatzen den bitartean.

Egoera honen aurrean, Europako Batzordea eta Espainiako Arrantza Ministeritza jo ditu arduradun Gonzalo Saenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburuak. Besteak beste, aurten ere antxoaren arrantzaren debekua mantentzeko egindako eskaerari kasorik ez egiteagatik.

Gaur arratsaldean, Ondarruen egingo duten bileran, Jaurlaritzak eta Azti erakundeak datu guztien berri emango diete Gipuzkoako eta Bizkaiko Kofradietako ordezkariei.

Iñaki Zabaleta Bizkaiko Kofradietako presidenteak azaldu du, Aztik emandako datu txar horiek baieztatzen badira, berriro ere antxoa harrapaketa debekatzeko aukera aztertzeko prest daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.