hedabideak

Azti-begia elkartearen irrati proiektuari babesa eman diote hainbat lagunek

Azti-begia elkartearen irrati proiektua babestu dute gaur hainbat ezagunek, "herritarra" eta "parte hartzailea" delako. "Euskal Herriko irrati nazional berria sortzera gatoz", esan dute, "Euskal Herrian eta Euskal Herriari esateko asko dugulako". Hainbat lagunek sinatu duten manifestua Jon Maia bertsolariak irakurri du, eta proiektua laguntzera animatu dute gizarte osoa.

2005eko maiatzaren 18a
15:34
Entzun
Mikel Aranburu, Igor Jauregi eta Mikel Labaka Realeko jokalariek, Alizia Stürtze historialariak, Jon Maia bertsolariak, Ramon Agirre aktoreak, Iker Acero surflariak, Jose Mari Perez Bustero idazleak, Joana Etxeberria Gaztesarekoak, Xabier Solano musikariak, Oihana Llorentek, Surfing Kaos musika taldeak ,eta Gaztetxeetako ordezkariek sinatu dute manifestua, besteak beste.

"Euskal Herri osoak Euskal Herri osoarentzat egingo duen irrati proiektua" dela dio manifestuak, "auzolanean, eskuz esku eta ahoz aho egina".

Irrati horrek "Euskal Herriko kolore bizienak zein itzal ilunena aireratuko" dituela diote. "Berezko komunikazio eredua, irekia, herrikoia eta menpekotasunik gabea" izango den irratia nahi dutelako, "askea eta askatzailea". Etahori guztia "profesionaltasunez eta kalitatez" egina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.