Politika

Azurmendi: "Puskatutako nazio bat gara, eta ez dakit nola elkartu edo lotuko garen berriz"

Martin Ugalde kultur parkean dira izan da hausnarrean Joxe Azurmendi eta Andoni Olariaga.

Azurmendi eta Olariaga, gaur, Andoaingo Martin Ugalden. J. URBE, ARP
2014ko maiatzaren 22a
07:31
Entzun

Jakin Fundazioak eta Martin Ugalde Foroak elkarlanean hainbat buruz buruzko antolatzeko asmoa du, Buruz buru izenarekin, pentsamendua gizarteratzeko asmoz; lehenengoa bete dute gaur Azurmendik eta Olariagak. Biak ere Jakin Taldeko kideak dira: Azurmendi zuzendaritza taldekoa izan da orain artean, eta Olariaga iragan astean aurkeztu zuten aldizkariaren zuzendaritza talde berriko kide gisa, beste batzuen artean. Bihar argitaratuko den erreportajearen aurrerapen gisa, hona aipu batzuk:

Azurmendi

- "Puskatutako nazio bat gara, eta ez dakit nola elkartu edo lotuko garen berriz. Beraz, naziogintzan daukagu lanik urgenteena. Estatugintza, berriz, duen garrantzia ukatu gabe, tresna bezala daukat: oso arriskutsua, baina beharrezkoa, naziogintzaren zerbitzura.

- "Erreferentzia sistema jakin batek egiten du nazioa: ez dago erreferentzien zerrenda bakar bat guztientzat baliagarria dena".

Olariaga

- "Proiektu bat herri guztiarentzat egin nahi badugu, nola egin pentsatu beharko dugu, herri honetan, tamalez, ez baitago nazio bakarra".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.