Maribi Ugarteburu (ezker abertzalea): "[Adierazpena] oso garrantzitsua eta oso positiboa da, beraien izenean ez ezik, ETAren izenean egindako adierazpena izan delako. Batetik indarra ematen diote bakearen aldeko prozesuari eta bestetik aipamen zehatza egin dute aitortuz eragindako kalteak eta minak".
Amaiur: "Urratsak eskatzen ditugu gatazkaren konponbidean, horren ondorioei urgentziaz eta seriotasunez eusteko premian".
Alternatiba: "Positiboa da gatazkarekin zerikusirik ez duten pertsonei eginiko kaltea ez ezik, gatazka gainditzeko bidean protagonismoa Euskal Herriko eragile eta herritarrei dagokiela aitortu duelako".
Patxi Zabaleta (Aralar): "Pausorik garrantzitsuena borroka armatua uztea izan zen eta hurrengoak ETA erakundearen erabateko desarmatzea izan behar du".
Espainiako Barne Ministerioa: "Larunbateko Sorturen eratze ekitaldiari begirako propaganda da. ETArengandik espero dugu bakarra baldintzarik gabeko desegitea da, armak eman eta desegitea".
Roberto Manrique (Hipercor dendan ETAk egindako atentatuan zauritua): "Momentu erabakigarri baten aurrean gaude. [Adierazpena] pentsaezina zen duela egun gutxi".
Antonio Basagoiti (PP): "Ez du balio ETAk armak ematearekin; ekintzaileek ere euren burua aurkeztu behar dute".