Erreakzioak. Maneiro: "Legezkoak izan daitezke, baina argi dugu ez direla demokratak"

2013ko otsailaren 23a
12:21
Entzun

Joseba Egibar EAJren ordezkariak “autokritika” egiteko eskatu dio Sorturi, orain “bide politiko eta demokratikoen alde” egiten badu ere, ez duelako erantzun zergatik hautsi duen aurreko estrategia “politiko-militarrarekin”.

Radio Euskadin emandako elkarrizketan PPko Arantza Quirogak adierazi du Sorturena “taktika bat gehiago” dela “iragana estaltzeko”.

Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkidearen ustetan, Sortun “ETAren alde egin duten guztiak” daude. “Legezkoak izan daitezke, baina argi dugu ez direla demokratak”, ohartarazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.