- Federico Lombardi (Vatikanoko bozeramailea): "[Erabakiak] ezustean harrapatu gaitu".
- Georg Ratzinger (Benedikto XVI.aren anaia): "[Anaiak] lasaitasun gehiago nahi du bere adinean".
- Angela Merkel (Alemaniako kantzillerra): "Gure garaiko pentsalari erlijioso garrantzitsuenetako bat da eta izaten jarraituko du".
- Mario Monti (Italiako lehen ministroa): "Oso nahastuta nago espero gabeko albiste honekin".
- Francisco Perez (Iruñeko artzapezpikua): "Jakinduria handia izan du Eliza zuzentzeko".
- Steffen Seibert (Alemaniako Gobernuko bozeramailea): "Elizaren gidari izandako urteengatik eskertu behar diogu; zortzi urtetan gotzain zigilu propioa eman dio Elizari".
- François Hollande (Frantziako presidentea): " Ez dagokit niri esatea ondo dagoen. Nahi bat erakusten duen erabakia da, eta errespetatua izan behar du".