"Norberaren adierazpen eta pentsamendu askatasuna beste batzuen iritzi moralaren gainetik dagoen gizarte batean sinisten dugu. Eta uste genuen denok daukagula eskubidea nahi dugun ideologia izateko". Ohar baten bidez, "babes eta elkartasun osoa" erakutsio dio EAB Euskal Aktoreen Batasunak Gotzon Sanchezi. "Erabateko gaitzespena adierazi nahi du [EABk] hainbat komunikabidek izan duten jarrera ulertezinaren aurrean, norbaiten bizitza pertsonala publiko egin eta bere irudi eta ofizioa zikintzen saiatzeagatik".
Bere lanagatik zoriondu du EABk Sanchez, eta "gaitzespen osoa" adierazi oinarrizko giza eskubideen aurkako "edozein sorgin ehiza zentzugaberen aurrean". Halakoak gehiago gerta ez daitezen, lan egitera deitu dute: "Ez da lehenengo aldia izan, baina egin dezagun lana azkena izan dadin".