Udalbiltza auzia

Babes mekanismo iraunkorrak osatu behar dira Udalbiltzaren iritzian

Irailaren 1ean eta 2an Espainiako Auzitegi Nazionalera joan beharko dute, deklaratzera, Udalbiltza auzian inputatuta dauden 26 lagunetik 11k. Horrelako kasuak "lehenago ere gizarte, herri edo politika mugimenduekin" ere eman  izan direla, eta auzi gehiago egoteko "mehatxua" oraindik ere hor dagoela esan dute. Beraz, "honelako erasoen aurrean erantzuna bateratua izan behar da" beraien iritzian, "erasoak ere ez direlako isolatuak".

2004ko abuztuaren 27a
16:48
Entzun
Maribi Ugarteburu Amorotoko alkateak hitzegin du gaur prentsaurrean, besteak beste, babes mekanismo iraunkorren beharra azaltzeko. Izan ere Udalbiltzaren auzia "eraso antidemokratiko kate honen kate begi bat gehiago" baino ez dela iritzi diote. Euskal Herrian egon daitezkeen "erasoei"aurre egiteko, "euskal herritarrok akordioak bilatzen jakin behar dugu".

Datorren astean Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera joan beharko dute Udalbiltza auzian inputatuta dauden 26 lagunetik 11k. Deklaratzera joan behar hori "Udalbiltzaren aurkako erasoaren beste atal bat" dela diote, gainera, beraien ustez, "Euskal Herriaren eraikuntza nazionalean lan egitea erabaki duen pertsona, herri mugimendu edo erakunde orok jasan behar izan du eraso antidemokratiko hau, zoritxarrez".

"Erakunde armatuko kide" izatea leporatuta Madrilera deklaratzera joango dira Jasone Astibia, Expe Iriarte, Juan Karlos Alduntzin, Joxean Barandiaran, Miren Odriozola, Urko Irastorza, Iñaki Olalde, Xefe Ziarrusta eta Maribi Ugarteburu.

Salaketa hori, hots "erakunde armatuko kide izatea", "oso larria" eta "funtsik gabea" dela iritzi diote. Izan ere, Udalbiltza auzia daraman Baltasar Garzon Espainiako epailearen autoan "inolako delitu zehatzik" ez dela aipatzen azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.