Babes ofizialeko etxebizitzak %8 inguru garestituko dira urtea amaitzerako

Eraikuntza enpresek diote asko handitu zaiela etxebizitza horiek eraikitzeko kostua

Miren Garate.
2008ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eraikitzaileak kexu dira azkenaldian babes ofizialeko etxeen eraikuntza kostua izugarri handitu zaielako. Hori ikusirik, Eusko Jaurlaritzak neurriak hartzea erabaki du. Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak iragarri duenez, garestitu egingo dituzte babes ofizialeko etxeak. Haren esanetan,%5eko igoera izango dute, baina kopuru horri BEZaren deskontua murriztu ostean,%3 inguru garestituko dira. Dena den, urriaren 1ean urteroko ikuskatzea egingo da, eta iazko KPIa ere gehitu beharko zaie --%4,2koa izan zen--. Beraz urtea amaitzerako %8 inguru garestituko da haien salneurria.

2006an onartutako legearen arabera, eraikuntza enpresak behartuta daude babes ofizialeko etxeeieguzki plakak eta hormetan isolatzeko materiala jartzera. Horren eraginez, etxe bakoitza egitea %7 edo %8 gehiago kostatzen zaiela diote, 8.000 edo 9.000 euro gehiago hain zuzen. Eta KPIaren igoera ez dela aski diote.

Madrazoren hitzetan, eraikitzaileak «ez desanimatze aldera» hartu dute erabakia, «haientzat babes ofizialeko etxeak egitea interesgarria izateko».Izan ere, sailburuak adierazi duenez, ez dute nahi egun egiten den zozketa kopurua gutxitzerik.

Halere ezdagoela kezkatzeko arrazoirik dio. Babes ofizialeko etxeek «herritar gehienentzat eskura» egoten jarraituko dutelako. Batez beste, 122.000 euro kostatzen dira gaur egun babes ofizialeko etxeek, garaje eta trastelekuarekin.

Madrazok zehaztu duenez, igoera 75 metro koadro eta 85 metro koadro arteko etxeei aplikatuko zaie. Izan ere, «tamaina handiagoko etxeen eraikuntza sustatu» nahi dutela adierazi du.



«Babes ofizialeko etxeek herritar gehienentzat eskura egongo dira aurrerantzean ere»

JAVIER MADRAZO
EUSKO jAURLARITZAKO ETXEBIZITZA SAILBURUA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.