Euskal Herriko zein nazioarteko 250 eragilek, 1.000 gizabanakok baino gehiagok... Indarkeria matxisten aurkako manifestaziorako aste bat falta dela antolatzaileek hausnartu dute “jendartearen zati handi batek konpromisoa hartua” duela. Behinik behin, hainbat herritatik autobusak antolatzen ari dira manifestaziora joateko.
Mobilizazio nazionala 13:00ean hasiko da, Gasteizko Bilbo plazatik, 11 eraso 12 erantzun lelopean. Ekitaldi nagusiaz gain, apirilaren 9rako egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. “Egun honek jada lanean ari garen hori guztia bistaratzeko ere balio dezan nahi genuke”, arrazoitu dute gaur goizean egindako agerraldian.
Indarkeria matxisten aurkako manifestazioaren harira hainbat ekimen egin dituzte azken hilabetean. Martxoaren 1etik hitzaldiak, tailerrak eta topaketak egin dituzte. Gaur bertan Inposatutakoa Deseraiki film laburren emanaldia egingo dute Gasteizko Hala Bedi tabernan, 18:30ean.