Bart goizaldeko lauak aldera su hartu du Lekeition (Bizkaia) Isuntza kaleko etxe batek,eta ia erabat sunsituta utzi dute garrek. Barruan bikote bat zegoen sutea piztu denean, eta gertatzen ari zenarekin ohartu, eta beren kabuz atera dira kalera, inolako kalterik gabe. Ganbaran hasi da sutea, baina segituan zabaldu da etxe guztira. XIX. mende amaieran eraikitakoa zen.
Gainera, etxe horren ondoan dagoen eta babestutako itsas ondare den Mendietako ontziola ere suak hartu eta erretzeko arriskuan egon da. Suhiltzaileek, ordea, garrak ontziolara eta inguruko beste eraikinetara zabaltzea eragotzi dute.
Sutea
Babestutako ondare den Lekeitioko Mendieta ontziola arriskuan jarri du sute batek
Ondoko etxeak hartu du su, eta ia erabat kiskalita geratu da. Bi lagun zeuden barruan, eta onik atera dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu