Euskal presoak

‘Bada garaia. Presoak Kalera’ lelopean, mobilizazioak egingo ditu Kalera Kalerak

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxe banatara egingo dute martxa, eta Iruñearako manifestazioa deitu dute abenduaren 22rako.

Espetxeetara egindako martxa bat, artxiboko argazki batean. J. DANAE, FOKU
Maider Galardi
2018ko abenduaren 13a
15:11
Entzun

Gabonetako mobilizazioen berri eman du Kalera Kalera dinamikak gaur goizean Bilbon egindako agerraldi batean. Sortuko kide Haimar Altuna eta Oihana San Vicentek jakinarazi dute espetxeetako martxen eta manifestazioen egutegia. Hilaren 22an Zaballako espetxera (Araba) egingo dute martxa, eta, arratsaldean, Iruñean egingo dute manifestazioa. Abenduaren 30ean eta 31ean Martuteneko (Donostia, Gipuzkoa) eta Basauriko (Bizkaia) espetxeetara egingo dute martxa, hurrenez hurren.

Altunak eta San Vicentek ohartarazi dute "Ezker abertzaleak egindako borrokari eta lanari esker" Espainiako espetxe politika baldintzatea eta "pitzatzea" lortzen hasi direla, eta PSOE gobernuan egonda, beren ildoa "egokitzen" asmatu behar dutela nabarmendu dute. Horretarako, "konponbidearen agenda adostea" lehenetsi dute, azpimarratuz ezker abertzalearena baino, "euskal jendartearen afera" dela: "Euskal Herrian bizikidetza eta bakea lortzeko, denok dugu ardura aurreko zikloa era integral batean ixteko", adierazi dute.

Bestalde, azpimarratu dute ez dela nahikoa euskal presoak gerturatzea, eta Euskal Herriko espetxeetara lekualdatzeko eskatu dute. Gaixo diren presoen kaleratzea, graduen aldaketa erraztea eta zigorren metaketa egitea ere exijitu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.