Badaezpadako lo lekuak prestatzen ari dira udal ugari
ERRENTERIA. Auto ilara luzeak sor daitezkeela eta, lotarako lekuak prestatzen ari dira zenbait udal; Errenterian (Gipuzkoa), Fanderiako pilotalekua eta Belabaratz aterpea prest dute jendeak bertan geratu behar badu, eta Hernanin, kiroldegia atondu dute. Bidegik, berriz, Aritzeta prestatu du aparkaleku gisa. Asteartera arte Iparraldera ez joateko eskatu du Nafarroako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu