Garzonek manifestazio horiek baimendu egin zituen, baina kaleratutako autoan iragarri zuen Batasuneko kideen erantzukizun penalari buruz beste ebazpen bat kaleratuko zuela.
Urriaren 20an kaleratu zuen beste ebazpen hori eta, hala, erakunde armatuko kide izatea leporatu zien Garzonek manifestazio amaierako agiria irakurri zuten Fullaondo, Diaz de Heredia eta Armendariz Batasunekomahaikideei. Batasunaren jardueren etetea ezartzen duen sumarioaren barruan kokatu zuen auzipetzea. Ildo horretatik, hirumahaikideak gaur deklaratzera deitu zituen.
Beraz, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean izan dira gaur hirurak, baina uko egin diote epailearen galderei erantzuteari.
Fiskaltzak ez du inoren kontrako badaezpadako neurririk eskatu
Nolanahi ere, ETAko kide izatearen inputazioari eutsi dio Garzonek hiruren kasuan; amaierako hitzaldi hartan Batasunak eta ETAk bere dituzten mezuak plazaratu zituztela iritzi dio epaileak, eta,gainera, Batasuna eta ETA parekatzen dituenez, erakunde armatu horretako kide izatea egotzi die.
Gainera, badaezpako neurriak agindu ditu Fullaondoren aurka: bi astetik behin epaitegira joateko obligazioa ezarri dio. Armendariz eta Diaz de Herediaren aurka badaezpadako neurririk hartzea ez zela beharrezkoa iritzi dio. Fiskaltzak ez du inoren kontrako neurririk eskatu.
bAuzipetzeak salatu dituzte
Auzipetze horiek salatzeko manifestazioak egin ziren atzo arratsaldean Bilbon eta Gasteizen.
Karmelo Landa Batasuneko mahaikideak Espainiako Gobernuko, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko agintariei eskatu die bake prozesua oztopatzen duten trabak «berehala» alboratzeko. «Gobernuen eta gobernu horien arduradunen erantzukizuna da prozesu demokratikoa oztopatzen duten trabak ezabatzea».
Bilboko Moyua plazatik abiatu zen manifestazioa Bizkaiko PSE-EEren egoitzaren aurrean amaitu zen. Han minutu batzuk egon ondoren, Landak hartu zuen hitza: «Sarkasmo hutsa da guri indarkeriatik aldentzeko eskatzea».
Gasteizko manifestazioan berrehun lagunetik gora bildu ziren. Hasier Arraiz Batasuneko kideak azken asteetan izandako operazioak salatu zituen, eta horiek prozesu demokratikoa martxan jartzeko baldintzarik onenak ez direla esan zuen. Arraizen esanetan, alderdi guztiek «berdintasunean» parte hartu behar dute prozesuan.
Politika
Badaezpadako neurriak ezarri dizkio Garzonek Marije Fullaondori
Urriaren 7an =i Euskal Herriak autodeterminazioa=i lelopean Bilbon egin zen manifestazioan amaierako agiria irakurri zuelako ETAko kide izatea leporatzen dio, eta bi astetik behin epaitegira joan beharko du. Inputazio bera egin die Iruñeko eta Gasteizko manifestazioetan agiria irakurri zuten Ainara Armendariz eta Maite Diaz de Herediari. Haien kontrako neurririk ez du agindu, ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu