Duela bi urte eta erdi, Ines del Rioren eta Josu Bravoren argazkiak erakusteagatik terrorismoari gorazarre egitea egotzi zioten Fernando Sota gazte tafallarrari. Urtebeteko zigorra ezarri zioten. Nahiz eta bi urtetik beherako zigorretan epaitegiek ez duten inor espetxera igortzen, Concepcion Espejel epaileak erabaki zuen Tafallako gaztea kartzelatzeko agindua ematea. Hori ikusita, Fernando Sotak ezkutatzea erabaki zuen apirilaren 14an.
Maiatzaren 4an atxilotu zuten. Hari babesa agertzeko, manifestazioa egin zuten Tafallan, eta martxa amaieran agertu zen. Guardia Zibila joan zen bertara, eta atxilo eraman zuen.
Sota Badajozera urrundu dutela jakinarazi du Ahotsa.info atariak. Hedabidearen arabera, lehen gradua ezarri diote.