Ingurumena

Badian Bizi koordinakundeak salaketa jarri du Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzan

Abuztuaren 2an Pasaiako Portuan izandako sutea "osasunaren eta ingurumenaren kontrako delitua" izan zela salatu dute auzitegian.

Txatarra erretzen Pasaiako portuan, abuztuaren 2an. GORKA RUBIO, FOKU
2018ko abuztuaren 21a
15:04
Entzun

Oiartzualdeko bizilagunek (Gipuzkoa) eskatu dute fiskaltzak "esku hartzeko" eta "ikerketa zabaltzeko", abuztu hasieran Pasaiako Portuan izandako sutea "oso larria" izan zelako. Gaur aurkeztu du salaketa Badian Bizi koordinakundeak, Donostiako Ingurumen Fiskaltzan, eta bertan adierazi du "osasunaren eta ingurumenaren kontrako delitua" izan zela sutea. Salaketarekin batera ehun bat herritarren sinadurak aurkeztu dituzte.

Portuak badiako herritarrei eragiten dizkien kalteak salatzeko eta neurriak hartzeko sortu dute Badian Bizi plataforma. Josu Pikabea eta Karmen Clemente bizilagunek informazioa galdegin dute, gertaera argitzeko: "Oraindik ez dakigu sutean ze material erre zen, ezta ere zein partikula isuri ziren airera nahiz uretara". Dena dela, salatu dute sutearen egunean onartutakoa halako hiru izan zirela airean zeuden partikula kutsakorrak.

Bestalde, eskatu dute sutearen erantzuleak nor diren argitzeko, eta beharrezko zigor edo isunak jartzeko. Azaldu dute Pasaiako Portuko Agintaritza saiatu dela Badian Bizirekin harremanetan jartzen herritar baten bidez, baina oraindik aztertzen ari direla noiz elkartu agintaritzarekin hitz egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.