Euskarak Erriberan duen egoera euskal herritarrei ezagutarazteko asmoz, Badira, Bagara dokumentala egin dute Olatz Artola, Itxaso Frau eta Marta Prol Mondragon Unibertsitateko ikasleek. Tuterako Argia ikastolaren egoera erakutsi nahi izan dute, eta, bidenabar, karrera bukaerako proiektua egin. Mezu nagusia azaldu du Olatz Artolak: "Haiek izan behar dute gu ere izateko; haiek euskara galtzen badute, Euskal Herri osoak galtzen du".
Gaur aurkeztuko dute dokumentala Donostian, Basque Culinary Centerren, 19:30ean.