Hona hemen, aurrerapen gisa, Juan Kalparsororen esan batzuk:
- "Sortu legez kanpo uztea kostatu egin bada, zailago izango da Bildu legez kanporatzea. Gainera, talde horretan daude EA eta Alternatiba, eta biak dira erabat demokratikoak. Badirudi aurkeztuko dela ezkerreko eta abertzaleak biltzen dituen ildo bat".
- "Nik zintzoki uste dut ETAren arbuio argia dagoela, Sortuk adierazi bezala".
- "Inkomunikazioak badu zergati bat, baina tortura errazten du".
- "Lehengoan Bizkaiko Abokatuen Bazkuneko Euskara Batzordearekin bildu nintzen eta konponbide sorta bat proposatu zidaten zenbait epaiketetan euskara erabili ahal izateko. Ea nolabait artikula dezakegun prozedura osoak euskaraz egin ahal izatea".
- "Euskal hiztunen eskubideak formalki bermatuta daude, praktikan ez".