Bados hil da, Nafarroako Parlamentuko buru ohia
IRUÑEA. Balbino Bados Artiz hil zen atzo,77 urte zituela, UPNk prentsa ohar bidez jakinarazi zuenez. 1983 eta 1987 bitartean Nafarroako Parlamentuko lehendakari eta 1987 eta 1991 bitartean lehendakariorde izan zen; 1993 eta 1996bitartean, berriz, UPNren senatari Espainiako Gorteetan. UPNko lehendakariorde ere izan zen 1981etik, UPNren lehen kongresutik, 1989ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu