Baheketa eginen dute Bortzirietako 14 eta 29 urte bitarteko gazteen artean

Lesakako (Nafarroa) pilotalekuan eginen dute, 13:00etatik 20:00etara. Telefonoz emanen diete hitzordua eskualdeko mila bat gazteri.

Baheketa egin zuten Lazkaon, iragan martxoan. JON URBE / FOKU
2021eko uztailaren 13a
13:29
Entzun

Bortzirietako herri guztietako 14 eta 29 urte bitarteko gazteei baheketa eginen diete Lesakako pilotalekuan, 13.00etatik 20:00etara. Proba egitera deituko dituzte Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakan bizi diren 1.000 gazte inguru. Telefonoz hots eginen diete banan-banan, hitzordua emateko, gaur eguerditik aurrera.

Adin tarte horretan, 2.000tik gora gazte bizi dira Bortzirietan, baina dagoeneko PCR proba batean positibo eman dutenak, konfinatuak daudenak edo azken hiru hilabeteetan COVID-19a pasatu dutenak kenduta, proba diagnostikoa egin ez duten 1.000 gazte inguru gelditzen dira eskualdean.

Bortzirietako osasun arduradunek ohartarazi dute, halaber, 14 eta 15 urteko gazteek gurasoen edo tutoreen idatzizko baimena beharko dutela baheketara joateko, edo gurasoek edo tutoreek lagunduta joan beharko dutela proba eginen dieten tokira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.