Finean, elkarrizketa horietan bahituak presoen truke askatzeaz arituko dira. Zehazki, 59 lagun dauzka bahituta FARCek (polizia eta soldaduak, politikariak eta zenbait atzerritar), eta preso dauzkaten 500dik gora gerrillariren truke libre uzteko prest dago. Bahituetako bat Ingrid Betancourt presidentziarako hautagaia da, 2002tik FARCen mende dagoena.
Betancourtek Frantziako herritartasuna dauka Kolonbiakoaz gain, eta horrek bideratu du Parisko Gobernuaren inplikazioa negoziazio horietan.
Espainiak, Frantziak eta Suitzak osatutako nazioarteko batzordeak El Retiro herria desmilitarizatzea proposatu dio Uriberi, han FARCekin negoziatu ahal izateko. 180 kilometro koadroko eremua da.
Arestian esan bezala, Uribek onartu egin du elkarrizketa proposamena. Orain arte gerrillekiko izan duten jarrera gogorra aldatu eta leuntzea dela onartu du Kolonbiako presidenteak, eta "umiltasun osoz" onartzen duela aldaketa. "Nazioarteko bitartekaritzan konfiantza" duelako aldatu ei du orain arteko politika.
Kolonbia
Bahituei eta presoei buruz FARCekin negoziatzea onartu du Uribe Kolonbiako presidenteak
Espainia, Frantzia eta Suitzaren ekimenez, 180 kilometro koadroko eremu bat desmilitarizatuko du Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteak, han FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak gerrillarekin negoziatzeko. Bahituei eta presoei buruz negoziatuko dute Kolonbiako Gobernuak eta FARCek. Horrenbestez, gerrillekiko izan duen jarrera zurruna aldatu du Uriberen Gobernuak, orain arte uko egin baitio edozein harremani. Aldaketa hori, "nazioarteko bitartekaritzan konfidantza" dutelako egingo dutela zehaztu du Uribek, esan bezala, Espainiak, Frantziak eta Suitzak bultzatu baitute negoziazio proposamena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu