euskara

Bai Euskarari sariak banatu dituzte

Bai Euskarari Laguna saria Gaizka Garitano futbol entrenatzaileak jaso du; Euskal Herria Esnea eta Nekatur izan dira aurtengo ziurtagiridun sarituak.  

Bai Euskarari Laguna saria jaso du Gaizka Garitano futbol entrenatzaileak. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 26a
16:46
Entzun

"Hain mediatikoa den futbolaren munduan euskaraz era koherentean jokatzeagatik" eman diote Bai Euskarari Laguna saria Gaizka Garitano futbol entrenatzaileari. "Agerraldi publikoetan euskara lehenesteko garaian sortzen diren zailtasunei aurre egiten jakin du, eta eredu bat eskaini dio hiztun komunitateari".

Harekin batera, Euskal Herria Esnea eta Nekatur saritu ditu Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak. Biei ala biei ziurtagiridun sariak eman dizkiete. Lehenari, "euskara ikur ez ezik lan tresna ere baduelako"; eta bigarrenari, "turismoaren arloan euskararen alde egin duen apustuagatik".

Aurten 15 urte egin ditu Bai Euskarari Ziurtagiriak. Gaur egun 1.350 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek dute Bai Euskarari Ziurtagiria Euskal Herri osoan, eta komunitate hori sendotzen eta handitzen jarraitu nahi dutela esan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.