Enpresa, saltoki eta beste molde batzuetako erakundeak euskararen normalizazio prozesuan funtsezkoak direla nabarmendu du Mendigurenek, eta ildo horretatik, Bai Euskarari ziurtagaria euskarareriko konpromisoa adierazteko eta hartzeko tresna guztiz baliagarria dela esan du. "Gizartearen behar eta nahietara egokitu behar dute enpresek; enpresaren ardura sozialari kasu egin behar diote", adierazi du.
Ildo horretatik, Kontseiluak Bai Euskarari ziurtagiriak banatzen 5 urte daramatzala agertu du, eta piskanaka hobetuz eta haziz joan dela ekimenari egiten zaion harrera. Hala ere, iazko urtean gorakada nabarmena izan zela azpimarratu du: 2004arekin alderatuta %30 hazi zen ziurtagiria jaso zuten enpresa eta erakundeen kopurua.
Ziurtagiriak hiru maila ditu, euskararekiko konpromiso eta erabilera maila desberdinak adierazten dituztenak: Bidean da lehendabiziko urratsa; Guk zerbitzua euskaraz bigarrena, eta Guk zerbitzua eta lana eusakaraz hirugarrena;hau da,euskararen erabileraren erabateko normalizazioa adieraziko lukeena. Iaz ehun enpresa eta erakundek eskuratu zutela goien mailako ziurtagiri hori azaldu du Kontseiluko idazkari nagusiak.
Enpresa batzuek ziurtagiri horiek eskuratzeko, eta, funtsean, euskararen erabilera normalizatzeko ahalegin handia egiten ari direla azpimarratu dute; Cegasa, Euskadiko KooperatibenKonfederazioa, Vicesa, Saski Baskonia, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa,SPRI, Eroski eta Kalitate Fundazioa aipatu dituzte haien artean.
Gainera, ziurtagirien ekimena Euskal Herri osoan zabaltzen ari dela esan du Mendigurenek, hau da, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin eta Nafarroan badirlea Bai Euskarari eskuratu duten erakunde eta enpresak.
Hizkuntz normalizazioa
'Bai Euskarari' ziurtagirien eskuratzea %30 hazi zen iaz
Euskararen erabilerakiko konpromisoa neurtzen duten 'Bai Euskarari' ziurtagiriak eskuratu zituzten erakunde eta enpresen kopurua %30 hazi zen iaz 2004ko datuekin alderatuz gero. Hala jakinarazi du Xabier Mendiguren Bereziartu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusiak. Hiru mailatako ziurtagiriak daude: 'Bidean' da aurreneko konpromiso maila adierazten duena, 'Guk zerbitzua euskaraz' bigarrena, eta 'Guk zerbitzua eta lana euskaraz' euskararen erabileraren erabateko normalizazioa agertzen duena. Azken horietako ehun banatu zituzten iaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu