Zenbakitan honakoak dira emaitzak:
Ipar Euskal Herriko errolda: 205.324.
Abstentzioa: 62.812 (%30,60).
Boto emaileak: 142.512.
Zuriak edo baliogabeak: 3.957 (%2,78).
Bai: 70, 152 (%50,64).
Ez: 68. 403 (%49,35).
BAIETZA DOI-DOI BAIONAN; ERRAZ GARAZIN, ETA EZEZKOA MAULEN
Nolanahi ere, Europako Konstituzio Itunaren gaineko jarreran alde nabarmenak izan dira Ipar Euskal Herrian leku batzuetatik bestera. HIriburuei erreparatuta, baiezkoa izan da nagusi Baionan eta Donibane Garazin, eta ezetza, ordea, Maulen. Nolanahi ere, baiezkoak Baionan ozta-ozta irabazi du: %50,9 baiezkoaren alde, eta %49,1 ezezkoarekin.Garazin, ordea, erraz nagusitu da baiezkoa (%61,23). Maulen, boto emaileen %55,24k ezetz bozkatu du, eta %44,85 agertu dira Konstituzio Itunaren alde. Zehazki, honakoak dira emaitzak:
BAIONA
Errolda: 28.058
Abstentzioa: 10. 961
Boto emaileak: 17.097
Baliogabeak: 415
Bai: 8.501
Ez: 8.181
DONIBANE GARAZI
Errolda: 1.070
Abstentzioa: 284
Boto emaileak: 786
Baliogabeak: 25
Bai: 466
Ez: 295
MAULE
Errolda: 2480
Abstentzioa: 646
Boto emaileak:1834
Baliogabeak: 51
Bai: 798
Ez: 985
Europako Konstituzio Ituna
Baiezkoak ozta-ozta irabazi du Ipar Euskal Herrian
Frantzian ezezkoa aise nagusitu bada ere, Ipar Euskal Herriko bizilagunen gehiengoak Europako Konstituzio Itunaren alde bozkatu du. Zehazki, %50,63 agertu dira Konstituzio proiektua onartzearen alde eta %49,36 kontra. Beraz, doi-doi bada ere, baiezkoa nagusitu da. Abstentzioa %30,59koa izan da. Hala ere, probintziatik probintziara, aldea dezentekoa izan da: Lapurdin eta Nafarroa Beherean baiezkoa nagusitu da —%50,95 Lapurdin eta %52 Nafarroa Beherean—. Zuberoan, ordea, ezetzak irabazi du (%44,33). =l Herriz herriko == http://www.berria.info/europakons/emaitzak.php=l emaitzak webgune berezian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu