Poliziak emandako datuen arabera, 115 kilogramo klorato, 25 nitrato amoniko, 20 kilo sufre eta amoniko hautsa 15 kilo aurkitu dituzte Baigorriko oihan batean, Iparla magalean, "Espainiako mugatik hurbil".Gai horiek guztiek lehergailuak egiteko balio dutela azpimarratu dute. Horrez gain, asaltorako hiru fusil, bi pistola metrailadore, pistola automatiko bat, granada bat, 48 detonagailu elektriko eta 125 metro hari detonatzaile atzeman bide dituzte.
Gordelekua harri batzuen azpian zegoela agertu dute Polizia iturriek, eta joan den ostegunean basoan zebilen ibiltari batek aurkitu zuela, halabeharrez. Baigorri eta Bidarrai artean dago armak aurkitu bide dituzten lekua, mendizale asko ibiltzen diren inguru batean.
Poliziako ikerlariek uste dute joan den martxoan su-etena eman aurretik erabiltzen zuela ETAk, eta litekeena dela urtebete baino gehiagoan ireki gabe egotea. SDAT Polizia Judizialeko Terrorismoaren aurkako Zuzendariordetza ari da ikerketa aurrera eramaten. Oraingoz ez dute inor atxilotu aurkikuntzarekin lotuta.
Politika
Baigorrin ETAren arma gordeleku bat aurkitu duela dio Poliziak
Sei bat arma eta lehergailuak egiteko balio duten gaien150 bat kilo aurkitu ditu Frantziako Poliziak Baigorrin (Nafarroa Beherea), Efe albiste agentziaren arabera. Aurkikuntza joan den aste hondarrean egin zutela zehaztu dute, eta ezustean gertatu zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu