Paristik Euskal Herrira oporretara etorritako gazte talde batek herenegungo gaua Baigura mendiaren magalean pasatu zuen (Nafarroa Beherea), Jendarmeriaren laguntzaren zain. 18 urte inguruko bost mutil eta neska bat ziren taldeko kideak, eta igande arratsean atera ziren mendira txangoa egitera, Bidarraitik Heletara joateko asmoz, Baiguratik pasatuz.
Eguraldi txarraren ondorioz, eta lekua ezagutzen ez zutenez, antza, galdu egin ziren, eta taldea bitan banatzea erabaki zuten. 5 gaztek atzo goizeko ordu biak aldera lortu zuten Poliziarekin harremanetan sartzea. Zeuden tokitik mugitu gabe geratu ziren, eta Oloroeko Jendarmeriaren helikopteroa etorri zitzaien bila bederatzietan. Helikopteroak Donibane Garariza eraman zituen.
Taldeko neska bakarra, berriz, bakarrik zebilen eta desagertutzat eman zuten, baina hura ere atzo goizean agertu zen, bere kabuz lor-tu baitzuen Bidarraira itzultzea.
Baigura mendian egin dute gaua sei gaztek, galdurik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu