euskal herria

Baiona-Donostia eurohiriko ordezkariek trenbide loturak indartzeko eskatu diete erakundeei

Eurohiriaren Garapenerako Mugaz Gaindiko Agentziaren beste erronketako bat Kantauriko itsas eremua babestea da.

2012ko martxoaren 9a
19:09
Entzun

Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren Garapenerako Mugaz Gaindiko Agentziako kideek dei egin diete administrazioei "oinak balaztatik altxatzeko", eta Baiona-Donostia eurohirian mugikortasuna erraztuko duten trenbide loturak indartzeko.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Jean Grenet Baiona-Angelu-Miarritze Hiri Elkargoko presidentea bildu dira gaur, Donostian, Aieteko jauregian, beste hainbat ordezkarirekin batera.

Garitanok nabarmendu du bien artean ez dagoela mugarik, "zubi bat baizik". "Euskara da batzen gaituena", gaineratu du.

Bi hiriak eta inguruko herriak lotzeko "tren bakarra" aldarrikatu dute, eta "funtsezko helburutzat" jo dute hori lortzea. 

Bestalde, Grenetek salatu du Akitaniako erakundeek ez dutela "presarik izan" proiektua garatzeko. "Gai honen inguruan esateko zerbait dutenak mahai baten inguruan" bildu beharko liratekeela uste du. Grenetek aurreratu duenez, lanean hasiak dira, "interesatuekin eta proiektuaren eragina jasango dutenekin" eztabaidatzeko.

Eurohiriaren garapenerako agentziaren beste erronka bat Kantauriko itsas eremua babestea da.

 

 

 


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.