Baiona Ttipiko jendeak kontrolatu ditu Poliziak
BAIONA. Frantziako poliziak bi orenez kontrolak burutu zituen atzo arratsaldean Baiona Ttipian. Arratsaldeko lauretan hasi ziren kontrolak eta oinezko zein autoak gelditu zituzten. Poliziak erran zuen «auzoa segurtatzea» zela helburua, loturarik gabe Frederic Mitrerrand Kultura ministroak gaur Baionara eginen duen bidaiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu