Ez dute hitzarmenari buruzko xehetasun gehiagorik eman, baina bihar biltzekoak dira herriko etxeko ordezkariekin, arlo teknikoaz eztabaidatzeko.
Joan den larunbatean Baionako auzitegi zaharra deritzon egoitza okupatu zuten Gazte Asanbladako kideek. Iluntzean herriko etxeko ordezkariak haiekin biltzera joan ziren, eta oinarrizko akordioa lortu zuten, eztabaida "zail" batzuen ondorioz.
Gaztetxea irektzearekin batera, Baionako bestetarako egitarau mardula prestatu dutela erran dute Gazte Asanbladako kideek.