Angeluko lur sailetan aurkitzen diren ibiltariek denbora gehiago eskatu dute bertatik joateko Baionako Auzitegian. Oraintxe eman da ezagutzera auzitegiaren erabakia: astelehen goizeko bederatziak arteko epea eman die bertatik alde egiteko.
Gaur goizean, istiluen aurkako 150 polizia Angelura joan dira bertako kirol zelaian aurkitzen ziren ibiltariak kanporatzera. Izan ere, atzo, Baionako auzitegiak Angelun aurkitzen ziren 280 karabanak eta 1.500 lagunak bertatik bidaltzeko baimena eman zuen. Zenbait ibiltari lur sailetik euren kabuz ateratzen hasi badira ere, gainerakoak banan banan ateratzen hasi da Frantziako Polizia. Hala ere, Baionako Auzitegiak alde egiteko epea luzatzea erabaki duenean, polizia eta poliziaren ibilgailuak dira bertatik lekutu direnak.
Suprefetak beste lur sail batera joatea proposatu die ibiltariei, baina, hauek, lur hori "txikiegia" dela argudiatuta, bertatik ateratzeari uko egin diote. Eta mehatxu egin dute, Angelutik kanporatzen badituzte, Angelu, Miarritze eta Baiona lotzen dituen errepidea itxiko dutela.
Gizartea
Baionako auzitegiak 48 orduko epea eman die ibiltariei Angelutik joateko
Ibiltariek bi aste daramatzate Angelun. Atzo, Baionako auzitegiak ibiltariak bertatik bidaltzeko agindua eman zuen. 150 polizia joan dira agindua betearaztera, helikoptero batek lagunduta. Suprefetak beste lur sail bat proposatu die, baina, "txikiegia" delako, ezezkoa eman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu